XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19. artikulua. Uzteak.

Honakoak izango dira lan-uzteko egin behar diren aurreabisuetarako epeak:

Zuzendaritzako pertsonala, osasunekoa, goi eta erdi mailako tituluduna, osasunekoa ez den teknikaria eta administraria: hilabete.

Gainontzeko langileak: Hamabost egun.

Aipaturiko epeetan aurrabisurik ez burutzeak, langilearen azken kitapenetik abisuak duen atzerapen egun bakoitzeko eguneko alokairu errealari dagokion zenbatekoa kentzeko eskubidea emango dio enpresari.

20. artikulua. Bizitza eta istripu asegurua, erantzunkizun zibila.

Enpresak, aseguru poliza baten bitartez, dagozkien kasuetan 1944eko martxoaren 2ko Dekretuan ezarritako baldintzak ordeztuko dituzten ondoko indemnizazioak kontratatuko ditu:

a) Heriotz naturalagatik: 468.353 pezeta.

b) Lan istripuak edo lanekoa ez den istripuak eraginiko heriotzagatik: 1.248.942 pezeta.

c) Lan istriputik nahiz lanekoa ez den istriputik eratorritako eta organismo eskudunek aitorturiko elbarritasun iraunkor absolutuagatik, bere graduaren arabera, 2.838.506 pezeta gehienez.

Enpresak, artikulu honetan aipatzen den aseguruaren baldintzen kopia jarriko du batzordearen, delegatuaren edo horrela eskatzen duen langile ororen esku.

Indemnizazio hauetarako eskubidea izateko, langileek enpresan gutxienezko hilabeteko antzinatasuna egiaztatu behar dute, eta 6 hilabete baino gutxiagorako kontratua duten aldibaterako langileek ez dute indemnizazio honetarako eskubiderik izango.

a), b) eta c) apartatuetan adierazten diren gertakizunek 1997ko uztailaren 1etik aurrerako eragina izango dute, data horretara arte aurreko hitzarmenean paktaturiko indemnizazioak indarrean egongo direlarik.

Indemnizazio horietarako eskubidea izateko 1997ko uztailaren 1etik aurrera, nola heriotza hala baliaezintasuna inplikatuko duen istripua, adierazitako dataren ondoren gertatuak izan beharko dute.

21. artikulua. Mantenua eta ostatua.

Goardian dagoen langileak zentroaren kontura mantenua eta ostatua izateko eskubidea izango du.

Nolanahi ere errespetatu egingo dira langileek hitzarmen hau indarrean sartu aurretik edozein kontzeptupean zeuzkan ad personam eskuratutako eskubide guztiak.

Zentroaren beharrengatik edo gerentziak berariaz egindako eskaeragatik sorturiko goardia egin beharrak edo beste edozein gertakari bereziri erantzun beharrak ematen badira eta horiengatik langilea derrigorrez lantokian geratu behar bada, mantenua eta ostatua enpresaren kontura izango dira.